Web-mintegi europarrak eskola-jantokietan elikagaien xahuketa murrizteko neurketaren, hezkuntzaren, gastronomiaren eta portaera-aldaketaren esparruan jarduten duten 11 proiektu eta erakunde bildu zituen. 

Europako GUSTOS “Preventing Food Waste in School Canteens: European Projects in Motion” proiektuak web-mintegi bat antolatu zuen 2026ko urriaren 15ean. Proiektu horren xedea da soluzioak partekatzea, eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitu eta murrizteko.

Ekitaldira eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitzen aritzen diren hainbat herrialdetako 84 pertsona bertaratu dira, besteak beste: sukaldaritza kolektiboan aritzen diren enpresak; ikastetxeak; ikertzaileak; elikagaien sektoreko profesionalak; edo administrazio publikoak.

Europako proiektu eta erakundeetan parte hartu duten 12 hizlarik metodologiak, esku-hartzeak eta esperientzia praktikoak aurkeztu dituzte lau arlo nagusi hauekin lotuta:

  • Elikagaien xahuketa neurtzea; zenbat xahutzen den jakiteko eta arrazoiak hobeto ulertzeko metodologiak eta tresnak jorratzea. 
  • Hezkuntzaren arloko esku-hartzeak; sentsibilizazioa, ikaskuntza eta ikasleen zein hezkuntza-komunitatearen inplikazioa ardatz dutenak. 
  • Esku-hartze gastronomikoak; errezetak birdiseinatu, menuak onartu eta anoak egokitzearekin zerikusia duten adibideak. 
  • Ezagutza transferitzea eta portaera aldatzea; proiektuen emaitzak beste testuinguru batzuetara nola eraman aztertzea eta kontsumitzaileen portaeran aldaketak ahalbidetzea. 

Esku-hartze horien bidez ezagutu egin ditugu Europako testuinguru desberdinetan aplikatu diren tresnak eta soluzioak, bai eta jardunbide egokiak, zailtasunak eta ikasketak ere, zeinak beste eskola-jantoki batzuetan ekimen berriak ezartzen lagun dezakete. Gainera, web-mintegia amaitzean hizlariek eta bertaratutakoek ideiak eta proposamenak trukatzeko aukera izan zuten.

Web-mintegia GUSTOS ekimenaren emaitzak transferitzeko eta zabaltzeko jardueretako bat da, proiektuaren esparruan sortutako metodologiak, esku-hartzeak eta ikasketak beste eskola-jantoki batzuetan ezagutzea, alderatzea eta kopiatzea baitu xede. 

Web-mintegian partekatutako aurkezpenak eskuragarri daude hemen: 

1.- GUSTOS approach on food waste – Edurne Clemente y Nagore Salegui (Ausolan)

2.- Food Waste Reduction in School Canteens: Findings from the MYWASTE-PLATE Project – Laura Rossi (National Institute of Health in Italy)

3.- WASTELESS – Digital Food Waste Measurement – Dejan Gradišar (Jožef Stefan Institute in Eslovenia)

4.- Educating to reduce waste: educational interventions from the SchoolFood4Change project – Paola Hernández (Mensa Cívica)

5.- LOWINFOOD: Food waste innovations in action in foodservice: what works, where and how – Clara Cicatiello (University of Tuscia)

6.- Combining interventions to reduce food waste in school canteens: results from the COMBINE project – Katerina Palascha (EUFIC)

7.- STOPMALBARATAMENT: From Measurement to Action: Engaging Children in Food Waste Reduction through School Canteen Audits – Barbara Atie (Fundesplai)

8.- FOODWISE: Co-Creation and Direct Participation Techniques for Targeted Food Waste Reduction in School Canteens – Alice Carradori (Qualità & Servizi)

9.- VET LOVES FOOD: Methodologies, and Tools to Combat Food Waste – Igor Ozamiz (EHSBI)

10.- From simulation to solution: the CHORIZO Visualizer to turn data into actionable insights – Filippo Pini (University of Bologna)

11.- FOOD CONNECT: Platform and stakeholder engagement for food waste prevention – Mariza Vryonidi (FOE Cyprus)

Gainera, web-mintegiaren grabaketa osoa hemen kontsulta daiteke: 

Grabaketa YouTube-n

Webinarraren ondorio nagusiak jasotzen dituen txostena prestatu da;

Webinarrari buruzko txostena

Hurrengo ekitaldiak

GUSTOS proiektuaren esparruan 2027an zehar ekimena ezagutzera emateko jarduketak egingo dira, eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitzeko soluzio eraginkorrak aplikatzen laguntzeko eskualde, estatu zein Europa mailan.