Ausolanek kalitate handiko garbiketa-soluzio integralak eskaintzen dizkizu. Gure zerbitzuak xehetasunez zaintzen ditugu, eta, haien bidez, bezero eta erabiltzaileen ongizatea sustatzen dugu, ingurune garbiak, ordenatuak eta seguruak eskainiz.
Ausolanek enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako garbiketa-zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Hori lortzeko, instalazioen azterketa tekniko zehatzak egiten ditugu, baita gure bezeroen lan-sistemak eta eskakizunak integratzeko moduen azterketak ere.
Bulegoen garbiketa integrala
Instalazio guztiak ondo garbituta eta ordenatuta daudela ziurtatzen dugu, eta, horrela, ongizatezko giroa lortzen dugu
Instalazio industrialen garbiketa integrala
Pasabide, makina, zelula eta azpiko asken garbiketa, geldialdietako garbiketa orokorrak…, garbiketa industrialeko makinetan azken teknologia erabiliz
Hondakinen tratamendua
Instalazioetan sortutako hondakinak kudeatzen ditugu, eta bezeroaren barne-prozedurei eta ingurumen-araudiei jarraikiz biltzen, bereizten eta erabiltzen ditugu
Garbiketa orokorrak
Zurekin koordinatzen gara, zuretzako unerik garrantzitsuenetan instalazioak garbi eta ordenatuta geratzen direla bermatzeko; esaterako, bezeroak bisitan etortzean, ekoizpen-instalazioetan auditoretzak egitean, etab
Beira eta fatxaden garbiketa
Teknologiarik aurreratuena darabilgu, lekurik zailenetara iristeko, eta beti kalitate gorena eskaintzen dugu
Gure bezeroen beharrei erantzuteko, Ausolanen garbiketa-zerbitzuak arrakasta frogatuko prozesuetan oinarrituta garatzen dira. Alde batetik, gure langileak kudeatzen eta trebatzen ditugu zerbitzu bikaina eskaintzeko. Bestetik, jarduketa-protokolo espezifikoak ditugu eremu sentikorretan, eta ingurumena eta pertsona guztien osasuna zaintzen dituzten produktu jasangarriak erabiltzen ditugu.
Gainera, komunikazio arina eta koordinazio eraginkorra dugu bezeroarekin, kudeatzailearen bidez; horrela, zerbitzuaren kontrol zorrotza eta etengabeko hobekuntza bermatzen dugu.
Enpresetarako gure garbiketa-zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?
Askotariko zerbitzuak ematen ditugu; besteak beste, ekoizpenerako lehengaia ordeztea, amaierako kalitate-kontrola, logistikarako arreta, konponketa txikiak, etab
Garbiketa-sistema espezializatuak
Zure beharretara ongien egokitzen diren sistemak erabiltzen ditugula bermatzen dugu: garbiketa kriogenikoa, ultrasoinuzkoa, hondar-zurrustazkoa, etab
Lurzoruen eta ehunezko gainazalen tratamendua
Zoruak eta ehunezko gainazalak berritzen eta mantentzen ditugu, haien itxurari eta iraunkortasunari eusteko
Obren ondorengo garbiketak
Zurekin koordinatzen gara berritze-lanen ondoren instalazioak garbi eta ordenatuta geratzen direla bermatzeko
05/ Arropa-garbiketa
Arropa garbi eta erabiltzeko prest dagoela ziurtatzen dugu
AUSOKLEAN METODOLOGIA
Garbiketa-kalitate gorena ematea da gure konpromisoa
Ausolanek garbiketa-estandarrak goratzen ditu, eta txukun-txukun uzten du zure enpresa, Ausoklean izeneko metodologia ezarrita, zeinak abangoardiako garbiketa-prozedurak eta -protokoloak baititu.
01/
Azalera
Garbitu behar diren eremuak identifikatzen ditugu.
02/
Maiztasuna
Gainazal bakoitzaren garbiketa-maiztasunak ezartzen dituen lan-programa bat prestatzen dugu.
03/
Sistemak
Azken teknologiako garbiketa-sistemekin lan egiten dugu; haiei esker, kalitate handiko emaitza bermatzen dugu, eta langileen osasuna eta ingurumena ere zaintzen ditugu.
04/
Protokoloak
Eremu bakoitzeko protokolo eta argibide zehatzak ematen ditugu.
05/
Taldea
Gure taldeak trebatzen ditugu, erabat prestatuta dauden langile egokiak ditugu zure zerbitzuaren behar espezifikoei erantzuteko.
Beste sektore batzuetarako garbiketa-zerbitzua
ZERBITZUAREN ANTOLAKETA
Enpresako zerbitzua gidatzen duen giltzarria
Kudeatzailea arduratzen da Ausolan taldea enpresan koordinatzeaz, dena ezin hobeki joan dadin. Ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du, eta zerbitzu bikaina bermatzen du.
01/
Zerbitzua antolatzen eta ezartzen du: Ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du.
02/
Pertsonak kudeatzen ditu: Garbiketa-taldearen burua da, talde profesionala izan dadin eta balioa eman dezan.
03/
Bezeroarekin komunikazio zuzena du: Etengabeko hobekuntza kudeatzea, bezeroarekin etengabe hitz eginez.
04/
Kudeatzaileak garbiketa lan taldearen, bezeroaren eta Ausolan-en arteko lotura egiten du.
Enpresetarako gure garbiketa-zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?