Sukaldaritza- eta garbiketa-zerbitzuak

Ausolan gara

% 100 kapital nazionalean oinarrituta dagoen enpresa-talde bat, sukaldaritzako eta garbiketako zerbitzu integraletan liderra. Tokian tokiko proiektu desberdinak integratzen ditugu estatu mailan eta bezeroengandik hurbil egotea eta toki bakoitzeko ohiturak errespetatzea dira gure balio bereizgarriak.

Gure jatorritik gertu, gure bezeroengandik gertu

Gure lan egiteko moduaren oinarri izan den filosofia beti izan da bezeroengandik hurbil egotea eta gure zerbitzuak haien behar espezifikoetara egokitzea; horrela, gure jarduera tokian errotzen da.

Horren haritik, urteetan zehar, lan-arlo ditugun merkatuetan esperientzia duten sozietate berriak eta bazkideak integratu ditugu Ausolanen. Lan-dinamika horren arrakasta ikusita, hiri nagusietan egotea eta Espainia osora iristea ziurtatzen digun egitura bat osatu dugu.

55 urte zure zerbitzura

1969an 17 emakume elkarlanean hastearen ondorioz sortu zen Ausolan, eta hori hasieratik izan du bereizgarri. Ausardia horren isla, 11.000 profesionalek osatzen dute gaur egun taldea, gehienak emakumeak, eta 2.300 bezerok baino gehiagok jartzen dute konfiantza gugan eta, bereziki, egunez egun gure esentzia elikatzeko zerbitzatzen ditugun 260.000 menuetan.

1969

1969

Auzo Lagun sortu zen, emakumea lan-munduan sartzeko bidea urratu zuten emakume ekintzaileen talde bat.

1970´

1970´

Espainiako lehenengo haurtzaindegi profesionala sortu zuen, eta menu hotzak eta beroak prestatzeko metodoetan enpresa liderra bihurtu zen 70eko hamarkadan. Lan-arloan ere zenbait aurrerapen ekarri zituen; esaterako, emakumeentzako kontratuen eta lan-merkatuko lanaldien araupetzea.

1980´

1980´

1979an, Auzo Lagun bere instalazio industrialera lekualdatu zen. Garai hartako makina eta teknologia aurreratuenak erabili zituen eta, haiei esker, ezagutza gehiago bereganatu zituen, eta, hala, 86an, “bezeroaren etxean” hasi zen jakiak prestatzen, “in situ” izeneko sistemarekin.

1990´

1990´

1992an, Erein Nekazaritza Elikagaien Elkartean (etorkizunean, ERKOP) integratu zen, eta, 1994an, bigarren sukalde zentrala ireki zuen Irunen. Comislagun sortu zen Valentzian; horrela, Levanteko lurraldera zabaldu ahal izan zen, eta Nafarroako lurraldera ere iritsi zen 1999an Jangarria enpresa eskuratzeari esker.

Ziurtagiri ugari lortu zituen hamarkada honetan; besteak beste, ISO 9002 1995ean (Kalitate Sistemaren Ziurtagiria). ISO kalitate ziurtagiria in situ zentroei aplikatuta lortzen zuen lehenengo enpresa bihurtu zen.

2000´

2000´

Beste enpresa batzuk erosi ziren, nola Euskadin (Cocina Central Goñi S.L Bizkaian 2004an) eta hala Katalunian (Adara Seniors Service S.L. Bartzelonan).

Aldi honetan nabarmentzekoa izan zen jasangarritasunarekiko eta gizarte-erantzukizuneko neurriak hartzearekiko konpromisoa jarri zela abian. 2005ean, ISO 14001 lortu zuen (Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiria), eta, gero, 2007an, Euskaliten Zilarrezko Q, EFQM (European Foundation for Quality Management) Erabateko Kalitatearen Europako Eredua garatuta.

2010´

2010´

Gaztela eta Leon aldera zabaltzen jarraitu zuen, Burgosen Igmo enpresa eskuratuta (2013). 2015ean, Geslagun finkatu zen, garbiketa-unitate nazionalari izena ematen dion merkataritza-enpresa gisa. Iparralden, Bertakoa (2017) sortu zen, inguruko ikastoletako haurrak elikatzeko, eta beste catering eredu bat sortu zen ere, Sharma (2018), enpresa goi-mailako cateringera eta gastroesperientzietara dibertsifikatzeko.

2020´

2020´

Negozioak finkatzeko garaia. Erakundeak bere kideekin  hartutako konpromisoak indartu ziren  ere: 2018an, Enpresa Osasungarriaren Ziurtagiria lortu zuen, eta 2019an, berriz, ISO 45001, Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemen Ziurtagiria; eta 2021ean, Ausolan Fundazioa sortu zen, gizartearekiko konpromisoari erantzunez.

Gaur

Gaur

Ausolanek aurrera jarraitzen du, gure bezeroen beharretara egokitzeko produktu eta formula berriak bilatzen. Horretarako, uste osoz, gure enpresa sortu eta haren alde borrokatu eta atsedenik gabe lan egin zuten 17 emakume haien dinamismo eta energia berarekin egiten dugu lan. Ziur gaude duela 55 urte hasi zen nahia indartzen jarraitu behar dugula.

Gizarte-erantzukizun korporatiboa

Gure konpromisoak

Ausolanen, konpromisoa izateko eta egiteko modu gisa ulertzen dugu. Sozietate kooperatiboa garen heinean, gure DNAn daramagu gizarte-erantzukizuna. Hitza betetzeaz gain, planetarekiko, gure taldeekiko eta oro har gizartearekiko konpromisoa ere sentitzen dugu.

Jasangarritasuna

Ausolanen alde eginez gero, gure planetaren epe luzerako jasangarritasuna kezka duen hornitzaile baten alde egingo duzu; jasangarritasuna sentitzeaz gain, bere estrategiaren funtsezko osagai gisa ere ezarri du.

Erosketa berdea

Elikagai-hondakinen murrizketa

Ontzi, produktu eta zerbitzuen ekodiseinua

Ekoizpen jasangarria

Mugikortasun jasangarria

Hondakinen berrerabilera eta balorizazioa

Etengabeko hobekuntzarako neurketa eta segimendua

Lantaldea

Gure lantalde guztien osasunak, segurtasunak eta ongizateak egunero ematen diegun zaintza eta babesa islatzen du. Gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzearen alde egiten dugu, pertsona guztientzat lan egonkorra eta kalitate handikoa sortuz.

Gure profesionalek beren ibilbideak garatzea eta beren bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa orekatzea nahi dugu. Ezagutza, profesionaltasuna, aniztasuna, desgaitasuna duten edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak integratzen ditugu, baina, batez ere, pertsonak barne hartzen ditugu.

Elkartasuna ere bada Ausolan. Gure emaitzen zati bat gizarte-proiektuetara bideratzen dugu. Hortik sortu da Ausolan fundazioa. Talde ahulenek elikadura osasuntsua, nahikoa eta jasangarria izan dezaten bermatzea du helburu, familietan bizimodu osasuntsuko ohitura eta inguruneekin erlazionatutako heziketa sustatzea, eta emakumeak teknikoki eta profesionalki gaitzea, enplegu duina izan dezaten.

EZAGUTU FUNDAZIOA

Mugitzen gaituena

Enpresa gisa, gure bezeroei balioa ematea dugu helburu, sukaldaritza- eta garbiketa-zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak kudeatuz; harreman iraunkorrak eraikitzen ditugu, gure profesionaltasunak eta hartzen ditugun konpromisoak betetzeak ematen duten konfiantzan oinarrituta.

Eta hori guztia, gizarte- eta enpresa-proiektu baten bidez. Proiektuaren esparruan, kooperatibako balioetan inspirazioa hartuta, haren parte direnen garapena eta partaidetza sustatuko dugu, ilusioa eta konpromisoa sortuz. Eta gure enpresa gisako etorkizuna bermatzeko eta gure ingurunearen ongizateari laguntzeko behar diren emaitzak lortzea izango dugu helburu.

Datozen urteetan, Ausolan indartsuagoa egingo dugu, hazkundearen eta errentagarritasunaren bidean, talde profesional eta konprometituekin eta, jasangarritasunaren ikuspegitik, antolaketa eraginkorragoarekin, etorkizuneko Ausolan enpresa aurrera eramateko.

Gure jardueraren euskarriak

Zuzentasuna konfiantzaren oinarria da

Esaten duguna betetzen dugu, eta egunero egiten dugu, konfiantzan oinarritutako harreman iraunkorrak sortuz

Lankidetza da gure indarrak biderkatzen dituen palanka ahaltsua.

Taldean egiten dugu lan, gure ahaleginak lideratzen eta koordinatzen ditugu lan amankomuna sustatzeko eta helburu partekatuak erdiesteko

Konpromisoa autoeskakizunarekiko zuzenki proportzionala da.

Ezarritako epearen barruan egiten dugu gure lana, profesionaltasunez, erantzukizunez eta inplikazioz, eta ahalegin guztia egiten dugu itxaropenei erantzun eta haiek gainditzen dituen kalitate oneko emaitza lortzeko

Inork eskatu, gabe zuzena dena egitea da ekimena

Gure ustez, aktibo nagusia gure pertsonen ekimena da, baita gure bezeroen beharrei erantzuten dieten soluzio berritzaileak sortzeko gaitasuna ere

Handi egiten gaituzten zifrak

Ausolanek egindako ahalegin horren guztiaren sari gisa, gure bezeroen konfiantza eta fideltasuna dugu (egun % 98 baino handiagoa). Horri esker, etengabe hazi da gure proiektua, eta, hala, sukaldaritza-zerbitzuen Espainiako laugarren empresa handiena bihurtu gara, eta 100% kapital espainiarra dutenen artean lehena.

19

Sukalde zentral

15

Bulego

+260.000

Menu egunean

+250M

Fakturazioa

+11.000

Pertsona

+2.300

Bezero

Ezagutu gure egoitzak

Málaga | Bulegoa

Maracay 5, 29006 Málaga.

Tel.: 952 640 108

Zaragoza | Sukalde nagusia

C/ de Rafael Alberti, 5, 50018 Zaragoza.

Tel.: 876 643 315

Asturias | Sukalde nagusia eta bulegoa

C/ Peña Redonda, Parcela R-6 Polígono de Silvota, 33192, La Llanera.

Tel.: 985 265 585

Errioxa | Sukalde nagusia

C/ Estrella nº 5, 26330 San Asensio.

Tel.: 941 457 650

Araba | Sukalde nagusia

C/ Larragana, 12 - Pab. 1, 01013 Vitoria.

Tel.: 945 251 766

Bizkaia | Sukalde nagusia eta bulegoa

C/ Rivera de Axpe nº 38, 4895 Erandio.

Tel.: 944 630 588

Gipuzkoa | Sukalde nagusia eta bulegoa

Avenida de Uribarri nº 35-37, 20500 Mondragón.

Tel.: 943 794 611

Gipuzkoa | Sukalde nagusia eta bulegoa

C/ Gaviria, 22-24 Polígono Industrial, 20300 Irún.

Tel.: 943 633 086

Burgos | Sukalde nagusia eta bulegoa

Ctra. Madrid - Irún, km 244 Complejo Gala, Naves 313 a 316, 09007, Burgos

Tel.: 947 471 430

Baiona | Sukalde nagusia

2, Avenida Mayi Ariztía, 64100 Baiona.

Tel.: 05 35 00 16 18

Senpere | Sukalde nagusia

2597 Zuraideko Bidea, 64310 Seaska.

Senpere | Sukalde nagusia eta bulegoa

ZA Lizardia, 64310 Shuari.

Tel.: 05 59 54 17 96

Kantabria | Sukalde nagusia eta bulegoa

Barrio El Espino 103 bajo, 39619 San Salvador, Medio Cudeyo.

Tel.: 942 559 575

Bartzelona | Bulegoa

Paseo del ferrocarril 339, 08860 Castelldefels.

Tel.: 936 455 100

Bartzelona | Sukalde nagusia eta bulegoa

Passatge de L`Autopista nau 3 Polígono Industrial Can Magarola 08100 Mollet del Vallés.

Tel.: 936 455 100

Tarragona | Sukalde nagusia eta bulegoa

Polígono Industrial Agro REUS, 43206 Reus.

Tel.: 977 310 371

Tarragona | Sukalde nagusia eta bulegoa

Castellvell 9, 1º, 1ª, 43202 Reus.

Tel.: 977 310 371

Madril | Sukalde nagusia eta bulegoa

C/ Montevideo, 10, 28806 Alcalá de Henares.

Tel.: 918 300 426

Nafarroa | Sukalde nagusia

C/ Paseo de Champagnat nº 2, 31621 Sarriguren

Tel.: 948 804 361

Nafarroa | Sukalde nagusia eta bulegoa

Polígono Industrial Comarca 2, Calle A, nº 43 bajo, 31191 – Esparza de Galar, Barbatain

Tel.: 948 382 020

Valentzia | Sukalde nagusia eta bulegoa

Ctra. Masía de Juez, 18 A. 46900 Torrent.

Tel.: 961 568 001

Kalitateak kudeaketan duen balioa

ISO 9001

Sukalde Zentral batentzako Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren ISO ziurtagiria. Zerbitzua emateko erabiltzen ditugun “in situ” sukaldeei aplikagarria.

ISO 14001

Sukalde Zentral eta, sukaldaritza eta garbiketa zerbitzu orokorrentzat, Ingurumen eta Laneko Segurtasun eta Osasun Sistemako ziurtagiria.​

Enpresa osasungarria

Enpresa Osasungarriaren Auditoretza gainditu duen gizataldeentzako zerbitzuen lehenengo enpresa-taldea.

ISO 45001

Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemetarako arau hau lortzen duen gizataldeentzako sukaldaritza-sektoreko lehenengo enpresa.