Eredu jasangarria jantokian hasten da

GUSTOS Europako proiektu bat da, elikagai-xahuketaren prebentzioa eta murrizketa sustatzen duena Euskal Herriko eta Kataluniako ikastetxeetako jantokietan.
Hezkuntza-komunitate osoa elikadura-eredu kontzienteago, bidezkoago eta iraunkorrago baten eraikuntzan inplikatzeko lan egiten dugu.

Hezkuntza- eta gastronomia-interbentzioen bidez, GUSTOS proiektuak hausnarketa, ekintza eta elikagai-xahuketaren neurketa sustatzen ditu ikastetxe bakoitzean.

Lantaldea

Nor gara

Ausolanek koordinatutako eta Elika, Espigoladors, GOe Tech eta DARPArekin lankidetzan garatutako proiektuak ezagutza teknikoa, berrikuntza soziala eta esperientzia gastronomikoa uztartzen ditu helburu komun bat lortzeko: 2027a baino lehen elikagai-xahuketa %15 murriztea.

Zifretatik harago, ikaskuntza partekatuak sortu eta ikastetxeetako jantokiak benetako aldaketarako espazio bihurtzea dugu xede, etorkizun iraunkorrago baterantz inspiratzeko.

GUSTOS ekimenaren bidez, elikagai gutxiago alferrik galtzeko bost esku-hartze diseinatu ditugu, hezkuntzako eta gastronomiako estrategiak konbinatzen dituztenak, betiere kontuan izanda jangela esperimentaziorako, kontzientzia kritikorako eta talde-ikaskuntzarako gune bizia dela.

Nolako esku-hartzeak bultzatzen ditugu?

HEZKUNTZA MAILAKO ESKU-HARTZEAK

Hezkuntza mailako hiru esku-hartze egingo dira euskal autonomia erkidegoko eta kataluniako 10 eskolatan, elikagai-xahutzea gutxienez % 15 murrizteko eta hezkuntza-ekosisteman elikadura-ohitura jasangarriagoen aldeko kontzientzia bultzatzeko.

1. Esku-hartzea: jantokiko langileak trebatzea.

Jangelako langileentzako trebakuntza praktikoa, aktiboki lagundu dezaten jantokiko elikagai-xahutzea prebenitzen eta murrizten, ikasleekin batera ohitura jasangarriagoak sustatuz.

2. Esku-hartzea: eguerdiko tartean egiteko jolas didaktikoak

Eguerdiko tarterako jolas pedagogikoak diseinatzea eta inplementatzea, ikasleak elikagai-xahutzeari buruz sentsibilizatzeko proposamen ludiko eta erakargarrien bidez. Jokoen bidez lortu nahi da haurrek ikuspegi kritikoa izatea eta elikagai-xahutzea saihesteko konpromiso aktiboa hartzea.

3. Esku-hartzea: metodologia pedagogiko eraldatzaileak.

Ikasketa-zerbitzua metodologia aplikatzea, ikasleek elikagai-xahutzeari buruz ikertu, hausnartu eta jardun dezaten, beren ingurune hurbilean eragin positiboa sortuko duten ekintza zehatzak bultzatuz eta, hala, ikaskuntza integratuz, ekintzaren eta komunitatearekiko konpromisoaren bidez.

Nolako esku-hartzeak bultzatzen ditugu?

ESKU-HARTZE GASTRONOMIKOAK

GUSTOS ekimenean, gastronomia aldaketa-motor gisa erabiltzen dugu, Euskal Herriko eta Kataluniako 10 eskola-jantokitan elikagai-xahutzea gutxienez % 15 murrizteko. Esku-hartzeek sukaldaritzako sormena, heziketa eta parte-hartzea uztartzen dituzte, menuak ikasleen gustu eta behar errealetara egokitzeko eta jantokiko elikagai-xahutzea nabarmen murrizteko.

1. Esku-hartzea.

Parte hartzeko metodologien bidez, menu gozo, osasungarri eta jasangarriak sortzen ditugu ikasleekin eta jantokiko langileekin elkarlanean.

2. Esku-hartzea.

Gainera, errazioak hobeto doitzeko tresnak diseinatzen ditugu elkarrekin, gehiegikeriak saihesteko eta kontsumo kontzienteagoa sustatzeko.

Sukaldeko erabaki txikiak dira, baina aldaketa handiak eragiten dituzte Planetan!

TOOLBOXA

GUSTOS proiektuak Toolbox oso bat jartzen du zure eskuetan, proiektu osoan garatu diren tresna praktiko eta emaitza onenekin. Hezkuntza-komunitateak eta eskola-errestaurazioak beren inguruneak modu erraz eta eraginkorrean aplikatzeko, partekatzeko eta eraldatzeko pentsatutako baliabide-kutxa! Bertan, hauek aurkitu ditzazkezu:

Elikagai xahuketa kuantifikatzeko tresna digitala

Neurtu erraz eskoletako jantokietan alferrik galtzen diren elikagaiak, eta egiaztatu zure ekintzen eragina. Hasi gaur!

Fitxa praktikoak (Factsheets)

Estrategia hezitzaile eta gastronomikoak, bisualak eta eraginkorrak, elikagaiak alferrik ez galtzeko. Inspiratu zaitez eta ekin!

Prebentzio-plan pertsonalizatuak

Eskola-komunitateekin batera 20 plan garatu dira, elikagai-xahuketa murrizteko. Zure zentroan erreplikatzeko errazak diren ereduak. Jarri martxan gaur!

Jardunbide egokien eta arrakasta-kasuen katalogoa

Hona hemen elikagai-xahuketa nabarmen murriztea lortu duten zentroen adibide errealak. ezagutu itzazu eta hasi zure ingurua eraldatzen!

EZAGUTZAK SORTZEA

Bat egin GUSTOS ekimenekin

Proiektuak hazten jarrai dezan eta benetako eragina izan dezan, GUSTOSek hezkuntza-komunitateari eta eskola-eremuko sukaldaritza kolektiboari zuzendutako prestakuntza-esperientziak eta topaketak bultzatzen ditu. Egunerokotasunean aplikatzeko tresnak, bizipenak eta ikaskuntza praktikoak partekatzeko guneak izango dira.

 

Formakuntza-ikastaroa

Hezkuntzako eta eskola-sukaldaritzako profesionalentzat diseinatuta dago. % 100eko ikuspegi praktikoa, proiektuko tresnak hainbat testuingurutan aplikatzeko. Hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri.

 

Ekitaldiak eta transferentzia

Laster! 4 online tailer, aurrez aurreko topaketak Katalunian eta Euskadin, 2 europar mintegi eta ekitaldi handiak bi erkidegotan.

KONTAKTUA

Edozein zalantza edo galderatarako, jarri harremanetan: