Salaketen kanala
Gobernu Oneko Programa AUSOLANen eta enpresa-taldearen parte diren pertsonen eta gure jarduera gauzatzerakoan harremanak ditugun pertsona eta erakundeen jokaera etiko eta arduratsua bermatzeko sortutako sistema da. Programa hau AUSOLANen Misioan jasotako eta enpresa-talde gisa hartutako Zintzotasun, Konpromiso, Lankidetza eta Ekimen Balioen adierazpena da, baita AUSOLANen Gizarte Erantzukizun politikaren eta legezkotasunaren ondorio ere.
Sistema hau CAUCEk osatzen du, hau da, Ausolaneko Jokaera Etikoko Kodeak. Kode honetan, besteak beste, ondorengoa jasotzen da: AUSOLANen galdatutako eta debekatutako jokaera-printzipioak; edozein pertsonak CAUCEri buruzko galderak egin ditzan edota beronen kontrako edo delitu izan daitezkeen jokabideen berri emateko Jakinarazpen eta Kontsulta Kanala; eta sistema osoaren ezarpena, hedapena eta funtzionamendua bermatzeaz arduratzen den Auzo Lagun Kooperatibako Gobernu Kontseiluak izendatutako erakundea (Betetze Arduraduna, eta Auditoria eta Betetze Batzordea).
AUSOLAN osatzen duten pertsonek edo edozein interesdunek Ausolaneko Jokaera Etikoko Kodea betetzeari buruzko zalantzak, honen kontrako jokabideak edota arau-hauste administratibo larri edo oso larri edo delitu izan daitezkeen jokabideak honako bide hauen bitartez jakinarazi ahal izango dizkiote Betetze Arduradunari:
- Posta arrunta: Auzo Lagun. S. Coop., Uribarri Etorbidea, 35, 20500 Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa).
- Posta elektronikoa: cumplimiento@ausolan.com
- Telefono deia: 607 400 333 Luzapena: 70270.
- Aurrez aurreko bilera: informatzaileak hala eskatuta, gehienez zazpi eguneko epean.
- Gainera, eta edonola ere, lerro hierarkikoaren, Gizarte Sailaren, Betetze Arduradunaren eta Auditoria eta Betetze Batzordearen bitartez ere gertakarien berri emateko aukera egongo da.
Azaldutako bideez gain, interesduna Informatzailearen Babeserako Agintaritza Independentearekin harremanetan jar daiteke.
Edonola ere, Jakinarazpen eta Kontsulta Kanala ez da bide egokia merkataritza eta fakturazio izaerako edo zerbitzu-gorabeherei buruzko erreklamazioak egiteko, ezta nomina-erreklamazioak edo lanpostuari edo lan-kontratuari lotutako kontsultak egiteko ere.
Ausolaneko Jokabide Etikoko Kodea hurrengo estekan kontsulta daiteke: Ausolaneko Jokabide Etikoko Kodea.
Jakinarazpen eta Kontsulta Prozedura hurrengo estekan kontsulta daiteke: Jakinarazpen eta Kontsulta Prozedura.