IKASTETXEETARAKO GARBIKETA

Zure eremua esku onetan

Ausolanek kalitate handiko garbiketa-soluzio integralak eskaintzen dizkizu. Gure zerbitzuak xehetasunez zaintzen ditugu, eta, haien bidez, bezero eta erabiltzaileen ongizatea sustatzen dugu, ingurune garbiak, ordenatuak eta seguruak eskainiz.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Ikastetxeetarako garbiketa integraleko zerbitzuak

Ausolanek ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitutako garbiketa-zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Hori lortzeko, instalazioen azterketa tekniko zehatzak egiten ditugu, baita gure bezeroen lan-sistemak eta eskakizunak integratzeko moduen azterketak ere.

Ikastetxe -eraikinen garbiketa integrala

Instalazio guztiak behar bezala garbi eta desinfektatuta daudela ziurtatzen dugu, giro segurua eta ongizatea lortuz

Garbiketa orokorrak edo obra-garbiketak

Zurekin koordinatzen gara ikasturte bakoitzaren hasieran instalazioak garbi eta ordenatuta geratzen direla bermatzeko

Beira eta fatxaden garbiketa

Teknologiarik aurreratuena darabilgu, lekurik zailenetara iristeko, eta beti kalitate gorena eskaintzen dugu

Lurzoruen eta ehunezko gainazalen garbiketa

Zoruak eta ehunezko gainazalak berritzen eta mantentzen ditugu, haien itxurari eta iraunkortasunari eusteko

Garbiketa mekanizatua

Korridore, ikasgela eta kirol-eremuetako zoruen garbiketa mekanizatuak garbiketa sakonaren bermea dira

Gure bezeroen beharrei erantzuteko, Ausolanen garbiketa-zerbitzuak arrakasta frogatuko prozesuetan oinarrituta garatzen dira. Alde batetik, gure langileak kudeatzen eta trebatzen ditugu zerbitzu bikaina eskaintzeko. Bestetik, jarduteko protokolo espezifikoak ditugu eremu sentikorretan (esaterako, haurren komunak edo ikasgelak), eta ingurumena eta haurren osasuna zaintzen dituzten produktu jasangarriak erabiltzen ditugu.

Gainera, komunikazio arina eta koordinazio eraginkorra dugu bezeroarekin, kudeatzailearen bidez; horrela, zerbitzuaren kontrol zorrotza eta etengabeko hobekuntza bermatzen dugu.

Ikastetxeetarako gure garbiketa-zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?

Beste zerbitzu osagarri batzuk

Atezaintza

Instalazioetako segurtasuna eta sarbidea kudeatzeaz arduratzen gara

Arropa-garbiketa

Arropa garbi eta erabiltzeko prest dagoela ziurtatzen dugu

Mantentze-lanak

Zure instalazioak eta kanpo-eremuak zaintzen ditugu, eta konponketa txikiak egiten ditugu

AUSOKLEAN METODOLOGIA

Garbiketa-kalitate gorena ematea da gure konpromisoa.

Ausolanek garbiketa-estandarrak goratzen ditu, eta txukuntxukun uzten du zure ikastetxea, Ausoklean izeneko metodologia ezarrita, zeinak abangoardiako garbiketa-prozedurak eta -protokoloak barneratzen baititu.

01/

Azalera

Zehatz-mehatz identifikatzen ditugu garbitu behar diren eremuak.

02/

Maiztasuna

Gainazal bakoitzaren garbiketa-maiztasunak ezartzen dituen lan-programa bat prestatzen dugu.

03/

Sistemak

Azken teknologiako garbiketa-sistemekin lan egiten dugu; haiei esker, kalitate handiko emaitza bermatzen dugu, eta langileen osasuna eta ingurumena ere zaintzen ditugu.

04/

Protokoloak

Eremu bakoitzeko protokolo eta argibide zehatzak ematen ditugu.

05/

Taldea

Gure taldeak trebatzen ditugu, erabat prestatuta dauden langile egokiak ditugu zure zerbitzuaren behar espezifikoei erantzuteko.

Beste ikastetxe batzuetarako garbiketa-zerbitzua

ZERBITZUAREN ANTOLAKETA

Ikastetxeko zerbitzua gidatzen duen giltzarria

Kudeatzailea arduratzen da Ausolan taldea ikastetxean koordinatzeaz, dena ezin hobeki joan dadin. Ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du, eta zerbitzu bikaina bermatzen du.

  • 01/ Zerbitzua antolatzen eta ezartzen du: ikastetxeko eguneroko bizitza eraginkortasunez antolatu, konpondu eta aurrera eramaten du.
  • 02/ Pertsonak kudeatzen ditu: garbiketa -taldearen burua da, talde profesionala izan dadin eta balioa eman dezan.
  • 03/ Bezeroarekin komunikazio zuzena du: etengabeko hobekuntza kudeatzea, bezeroarekin hitz eginez.
  • 04/ Kudeatzaileak garbiketa lan taldearen, bezeroaren eta Ausolan-en arteko lotura egiten du.

Ikastetxeetarako gure garbiketa-zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi duzu?

Gure konpromisoak

Etengabeko hobekuntza da gure ardatz nagusia

Jasangarritasunarekin

Ikastetxeko garbiketa-zerbitzuaren jasangarritasuna gure erronka partekatua izango da

Ingurumenarekin

Ingurumenean inpaktu txikiagoa duten eta pertsonentzat seguruagoak diren produktuak erabiltzen ditugu

Gure taldeen ongizatearekin

Gure taldeak zaintzen ditugu, haiek baitira proiektu partekatu honen protagonistak

Aurrerapen teknologikoekin

Garbiketa-zerbitzuan hobekuntzak egiten dituzten eta zerbitzuarekin koordinatzea ahalbidetzen duten teknologiak erabiltzen ditugu

Esaguzu zer behar duzun