Egunero zurekin

55 urteko eskarmentuarekin, liderrak gara kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuetan

Ausolan ulertzea eta artatzea da, zaintzea da, pertsonen ongizatea bermatzea da. Ondo sentiarazi nahi zaitugu, zure eguneroko jardueran arreta jar dezazun; gaitasuna eta giza ikuspegia ondoen uztartzen dituen bazkidea aukeratu izanaren lasaitasunarekin.

Profesionaltasunez garbitzen dugu, eta, egunero, harrotasunez prestatzen ditugu 260.000 menu baino gehiago. Halaber, zure ondoan egongo gara behar duzun guztian laguntzeko. Ziur egon zaitezke beti izango gaituzula ondoan.

Catering-zerbitzua

Gure bezeroen beharrak kontuan hartuta menu orekatu eta osasungarrien proposamen bat eskaintzeko egiten dugu lan egunero. Izan ere modu osasuntsuago eta jasangarriagoan jatea posible da.

Garbiketa-zerbitzua

Bezero bakoitzaren benetako beharretara egokitutako kalitate handiko garbiketa-soluzio integralak eskaintzen ditugu. Gure zerbitzuak xehetasunez zaintzen ditugu, eta, haien bidez, erabiltzaileen ongizatea sustatzen dugu, ingurune garbiak, ordenatuak eta seguruak eskainiz.

55 urte zure zerbitzura

Ausolan gara, % 100 kapital nazionalean oinarrituta dagoen enpresa-talde bat, kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa integraleko zerbitzuetan aitzindaria liderra. Balioa ematen diegu gure bezeroei, sukaldaritza- eta garbiketa-zerbitzuak kudeatuz; harreman iraunkorrak eraikitzen ditugu, gure profesionaltasunak eta hartzen ditugun konpromisoak betetzeak ematen duten konfiantzan oinarrituta.

+250M €-ko

Fakturazioa

+2.300

Bezero

+11.000

Pertsona

Zuk behar duzunera egokitzen gara

Urrats bakoitzean, zu zaitugu gidari, zuk eramaten gaituzu, zure erronkak geure bihurtzen ditugulako, eta gure eskaintza zure estrategiara eta helburuetara egokitzen dugu. Xehetasun guztiak kontuan hartuta, plan pertsonalizatu bat eskaintzen dugu zure itxaropenak gainditzeko; balioa ematen duten zerbitzuak gehitzen ditugu, beti zure gogobetetasunean pentsatuz.

Benetan axola zaizkigu pertsonak eta haien ingurunea. Inplikazio zintzo horrek bereizten gaitu askotan inpertsonala pertsonalaren aurretik jartzen duen sektore honetan, non batzuetan ez den pertsona ikusten bezeroaren, espazioaren edo menuaren atzean .

Egin bat Ausolanen taldearekin. Zure moduko pertsonak behar ditugu

Beste era bateko kudeaketa egiten dugu, Ausolan proiektua osatzen dugun 11.000 kideei zuzenduta. Aldizka, prestakuntza, motibazio eta lidergo programak garatzen ditugu gure balio nagusietako bat indartzeko: pertsonek zerbitzuaren kalitatearekin eta etengabeko hobekuntzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa.