Sukaldean Sortzaileren VIII. edizioa ospatuko dugu: gaztetxoek euren nagusien sukaldea imajinatuko dute
2026 urr. 07- Ausolanek eta BCC Culinary Clubek antolatu dute edizio berri hau, eta EAEko eta Nafarroako ikasleei gonbita egiten diete beren senideen ondare gastronomikoa bideo-errezeta sortzaile osasungarri eta jasangarri bihur dezaten.
- Aurreko edizioetan, 800 parte-hartzaile baino gehiago eta sukaldaritza tradizionalean oinarritutako 250 sukaldaritza-proposamen bildu dira.
- Izena emateko epea gaur, urriaren 7an, irekitzen da eta azaroaren 8ra arte egongo da zabalik. Irabazlearen saria bere ikasgela osoarentzako gastronomia-tailer esklusibo bat izango da, BCC Culinary Clubek antolatua.

Oinordetzan hartutako familiako errezeta bat bihur daiteke etorkizuneko joera gastronomiko? Erronka honekin abiatuko da Sukaldean Sortzaile lehiaketaren VIII. edizioa. Ausolanek eta BCC Culinary Clubek sustatutako ekimen honek belaunaldi berriak etxeko zaporeak berreskuratzera eta ikus-entzunezkoen bidez haiei bizitza berri bat ematera gonbidatzen ditu.
Sukaldaritzari buruzko ikaskuntzaren zati handi bat sare sozialen bidez egiten den errealitate honetan, lehiaketak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 12 eta 17 urte bitarteko ikasleei erronka bat proposatzen die: nagusiekin eseri, haien sukaldeko sekretuak entzun eta plater horiek gaur egungo ikuspegi osasungarri batetik berrinterpretatzea.
Aurreko edizioetan izandako arrakastaren ondoren (800 parte-hartzaile baino gehiago eta 260 bideo-bilduma inguru aurkeztuta), lehiaketak belaunaldien arteko zubi gisa duen posizioa sendotu du, non tokiko gastronomia hezkuntza-bitarteko bihurtzen den.
Ausolanen Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatzen da Sukaldean Sortzaile. Proiektu horrek eskola-jantokia ikaskuntza integralerako gune gisa ulertzen du, eta Sukaldean Sortzaile lehiaketa sinple izatetik harago doa: «Esperientzia honetan, aitona-amonek, gurasoek eta gazteek mahaia ez ezik, ezagutzak ere partekatzen dituzte. Ikasleek, praktikaren bidez, gertuko sukaldaritzaren aberastasuna eta sasoiko produktuen balioa ezagutzea nahi dugu, baita bizi-ohitura osasungarriak hartzearen garrantziaz jabetzea ere», adierazi dute Ausolanen Hezkuntza Proiektuko taldetik.
Lehiaketaren epeak eta finalisten hautaketa
Lehiaketa ikasturteko lehen hiruhilekoan zehar egingo da, gaur hasiko da eta azaroaren 8ra arte aurkeztu ahalko dira taldeak. EAEko eta Nafarroako ikastetxeek lehiaketaren web orriaren bidez eman beharko dute taldeen izena.
Talde bakoitzak bideo-errezeta bat grabatuko du, eta bertan honako informazio hau jaso beharko da: errezetaren jatorria, zergatik aukeratu duten, errezeta egiteko eman beharreko pausoak eta erabili dituzten tresnak
YouTuben babes gehien izaten duten proposamenak hurrengo fasera igaroko dira. Fase horretan, Basque Culinary Centerreko eta Ausolaneko aditu-epaimahai batek finalistak hautatuko ditu eta, azkenik, abenduaren 11an Donostian ospatuko den galan, irabazleak izendatuko dituzte.
Saria BCC Culinary Cluben tailer gastronomiko esklusibo bat izango da, irabazi duen gelako ikaskide guztientzat. Tailer hori ikasleak sukaldaritzaren unibertsora modu praktiko, dibertigarri eta hezitzailean hurbiltzeko diseinatutako esperientzia izango da.
Gastronomia, jasangarritasuna eta GJH
Sukaldean Sortzaile bat dator Ausolanek eta Basque Culinary Centerrek Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) duten konpromisoarekin, eta osasuna, ongizatea eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu. «Tokiko eta sasoiko lehengaiak erabiliz menu orekatuak osatzea da gure osasuna eta ingurunea zaintzeko modurik onena», ondorioztatu dute Ausolanen.
Ausolan eta Basque Culinary Center 2019an hasi ziren elkarlanean. Ordutik, hainbat proiektu garatu dituzte, kalitatezko sukaldaritza-proposamen berri osasungarriak, seguruak, jasangarriak eta zaporetsuak sortzeko, kolektibitateentzako sukaldaritza-sektorera zuzenduak.