GUSTOSek Europako hainbat proiektu biltzen ditu eskola-jantokietan elikagaien xahuketa murrizteko soluzioak partekatzeko
2026 urr. 27Web-mintegi europarrak eskola-jantokietan elikagaien xahuketa murrizteko neurketaren, hezkuntzaren, gastronomiaren eta portaera-aldaketaren esparruan jarduten duten 11 proiektu eta erakunde bildu zituen.
Europako GUSTOS “Preventing Food Waste in School Canteens: European Projects in Motion” proiektuak web-mintegi bat antolatu zuen 2026ko urriaren 15ean. Proiektu horren xedea da soluzioak partekatzea, eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitu eta murrizteko.
Ekitaldira eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitzen aritzen diren hainbat herrialdetako 84 pertsona bertaratu dira, besteak beste: sukaldaritza kolektiboan aritzen diren enpresak; ikastetxeak; ikertzaileak; elikagaien sektoreko profesionalak; edo administrazio publikoak.
Europako proiektu eta erakundeetan parte hartu duten 12 hizlarik metodologiak, esku-hartzeak eta esperientzia praktikoak aurkeztu dituzte lau arlo nagusi hauekin lotuta:
- Elikagaien xahuketa neurtzea; zenbat xahutzen den jakiteko eta arrazoiak hobeto ulertzeko metodologiak eta tresnak jorratzea.
- Hezkuntzaren arloko esku-hartzeak; sentsibilizazioa, ikaskuntza eta ikasleen zein hezkuntza-komunitatearen inplikazioa ardatz dutenak.
- Esku-hartze gastronomikoak; errezetak birdiseinatu, menuak onartu eta anoak egokitzearekin zerikusia duten adibideak.
- Ezagutza transferitzea eta portaera aldatzea; proiektuen emaitzak beste testuinguru batzuetara nola eraman aztertzea eta kontsumitzaileen portaeran aldaketak ahalbidetzea.
Esku-hartze horien bidez ezagutu egin ditugu Europako testuinguru desberdinetan aplikatu diren tresnak eta soluzioak, bai eta jardunbide egokiak, zailtasunak eta ikasketak ere, zeinak beste eskola-jantoki batzuetan ekimen berriak ezartzen lagun dezakete. Gainera, web-mintegia amaitzean hizlariek eta bertaratutakoek ideiak eta proposamenak trukatzeko aukera izan zuten.
Web-mintegia GUSTOS ekimenaren emaitzak transferitzeko eta zabaltzeko jardueretako bat da, proiektuaren esparruan sortutako metodologiak, esku-hartzeak eta ikasketak beste eskola-jantoki batzuetan ezagutzea, alderatzea eta kopiatzea baitu xede.
Web-mintegian partekatutako aurkezpenak eskuragarri daude hemen:
1.- GUSTOS approach on food waste – Edurne Clemente y Nagore Salegui (Ausolan)
2.- Food Waste Reduction in School Canteens: Findings from the MYWASTE-PLATE Project – Laura Rossi (National Institute of Health in Italy)
3.- WASTELESS – Digital Food Waste Measurement – Dejan Gradišar (Jožef Stefan Institute in Eslovenia)
4.- Educating to reduce waste: educational interventions from the SchoolFood4Change project – Paola Hernández (Mensa Cívica)
5.- LOWINFOOD: Food waste innovations in action in foodservice: what works, where and how – Clara Cicatiello (University of Tuscia)
6.- Combining interventions to reduce food waste in school canteens: results from the COMBINE project – Katerina Palascha (EUFIC)
7.- STOPMALBARATAMENT: From Measurement to Action: Engaging Children in Food Waste Reduction through School Canteen Audits – Barbara Atie (Fundesplai)
8.- FOODWISE: Co-Creation and Direct Participation Techniques for Targeted Food Waste Reduction in School Canteens – Alice Carradori (Qualità & Servizi)
9.- VET LOVES FOOD: Methodologies, and Tools to Combat Food Waste – Igor Ozamiz (EHSBI)
10.- From simulation to solution: the CHORIZO Visualizer to turn data into actionable insights – Filippo Pini (University of Bologna)
11.- FOOD CONNECT: Platform and stakeholder engagement for food waste prevention – Mariza Vryonidi (FOE Cyprus)
Gainera, web-mintegiaren grabaketa osoa hemen kontsulta daiteke:
Webinarraren ondorio nagusiak jasotzen dituen txostena prestatu da;
Hurrengo ekitaldiak
GUSTOS proiektuaren esparruan 2027an zehar ekimena ezagutzera emateko jarduketak egingo dira, eskola-jantokietan elikagaien xahuketa prebenitzeko soluzio eraginkorrak aplikatzen laguntzeko eskualde, estatu zein Europa mailan.