Hezkuntza integral eta jasangarriko eremu gisa ulertzen dugu jantokia. Gure hezkuntza-proiektua ikastetxe bakoitzaren ildo pedagogikora egokitzen da, eta alderdi hauetan jartzen du arreta: ingurunea errespetatzen duten ohitura osasungarriak sustatzea, elkarlana eta gizarteratzea bultzatzea, eta errespetu-, segurtasun- eta konfiantza-giroa sortzea eguerdian.
Beren garapenean haurrek gidaritza onena eta behar duten laguntza jasotzen dutela ziurtatzen dugu. Osasuntsu jaten, aktibo egoten, zintzo portatzen, autonomia-jokabide berriak hartzen, besteekin modu positiboan harremanak izaten, eta ingurumena errespetatzen laguntzen diegu.
Gure begiraleak profesionalizatzeko eta ahalduntzeko egiten dugu lan; horren haritik, etengabeko prestakuntza eta beharrezko tresnak ematen dizkiegu haurren hezkuntzan eta zaintzan erreferente bihur daitezen, beti ikastetxeetako balioak eta filosofia errespetatuz.