Ausolan proiektu partekatua da, Bertan, egun ematen dugun urrats bakoitzak elkarrekin eraikitzen ari garen etorkizunera hurbiltzen gaitu. 

2025-2028 plan estrategikoaren barruan, etenaldia egin dugu gogoeta egiteko: Zergatik gaude hemen? Zer printzipio dira gure inspirazio-iturria? Norantz jo nahi dugu erakunde modura?

Gogoeta horren ondorioz, eguneratu egin ditugu gure Misioa, Ikuspegia eta Balioak. Gu definitzen gaituen esentzia mantendu nahi izan dugu, baina egungo errealitatera eta etorkizuneko erronketara egokituz.

“Lankidetza gure indarrak biderkatzen dituen palanka ahaltsua da”.
– J. M. ARIZMENDIARRIETA

Misioa

Gure Misioa, egunero egiten dugun hori, edo bestela esanda, gure enpresaren funtsezko xedea. Zer egiten dugu? Zertarako egiten dugu?

Gure bezeroei balioa ematen diegu, profesionalak eta gertukoak izatearen eta hitza betetzearen bidez konfiantza sortuz.

Izateko eta egiteko modu horrek harreman iraunkorrak sortzen ditu balio kooperatiboak inspirazio-iturri dituen proiektu sozioenpresarial bati esker.

Ikuspegia

Gure enpresaren jomuga da. Epe luzean iritsi nahi dugun lekua. Zer lortu nahi dugu etorkizunean?

Ausolan indartsu eta konprometitua izatea da gure inspirazio-iturria, gure ondarea zaintzen duena emaitzen bitartez. Emaitza horiek etorkizun hobea bermatzen dute eta gizartearen ongizateari laguntzen diote.

Balioak

Egunez egun gidatzen gaituzten printzipioak. Gure lana egiteko modua, pertsonekin harremanetan izateko modua eta erabakiak hartzeko modua adierazten dizkigute. Gure kultura eta lan egiteko gure modua definitzen dituzte:

Arima: arima kooperatiboa dugu

Egiten dugun guztian inplikatzen gara, pertsonak axola zaizkigulako.

Bai Ausolanen barruan, bai bezeroekin, lan egiteko, lankidetzan aritzeko eta enpatizatzeko gaitasuna dugu; horra hor gure arrakastaren gakoa.

Hitza: hitzekoak gara eta hitza betetzekoak

Eskaintzen dugun zerbitzua kalitatezkoa eta gertukoa da eta, horri esker, konfiantzan oinarritutako harreman iraunkorrak eraiki ditzakegu.

Profesionaltasuna eta inplikazioa darabilgu egunerokoan, eta ahaleginak eta bi egiten ditugu espero dena baino hobea den emaitza lortzeko.

Ekintza: ebazten dugu, konpontzen dugu eta ekiten diogu

Ekintzaileak gara eta soluzio berritzaileak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei haien egunerokoan.

Gure bezeroen erronkak gure gain hartzen ditugu eta malgutasunez lan egiten dugu haien beharretara aise egokitzeko.