• Ausolan-ek eta BCC Culinary Club-ek antolatutako edizio berrian, EAEko eta Nafarroako ikasleek, -12 eta 17 urte bitartekoek- proposamen osasungarri eta berritzaileak garatuko dituzte, bertako gastronomiatik eta etxeko helduen errezeta tradizionaletatik abiatuta.
  • Aurreko edizioetan 500 haurrek baino gehiagok hartu zuten parte, eta euren etxeetako plater tradizionaletan oinarritutako 160 bideo-errezeta egin zituzten.
  • Izena emateko epea gaur, urriaren 9an, irekitzen da eta azaroaren 9ra arte egongo da zabalik. Irabazleek eta beren ikaskideek BCC Culinary Cluben tailer gastronomiko batean parte hartuko dute.

Sukaldaritza memoria, sormena eta, batez ere, belaunaldien arteko batasuna da. Filosofia horrekin hasiko da Sukaldean Sortzaile-ren zazpigarren edizioa. Ausolanek eta BCC Culinary Clubek antolatutako lehiaketa gastronomiko horretan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek euren etxeetako platerak bideo-errezeta formatuan berrinterpretatzeko erronka izango dute.

Sei edizio arrakastatsu egin ondoren, non 500 ikaslek baino gehiagok parte hartu duten 160 proposamen ingururekin, lehiaketa helburu argi batekin itzuli da: gure aitona-amonen errezetei balioa ematea, eta, aldi berean, belaunaldi berrien artean elikadura-ohitura osasungarriak eta jasangarriak sustatzea.

Sukaldean Sortzaile lehiaketa bat baino askoz gehiago da: aitona-amonek eta bilobek mahaiaren inguruan denbora, ezagutzak eta balioak partekatzeko gunea da”,

Lehiaketaren epeak eta finalisten hautaketa

Lehiaketa ikasturteko lehen hiruhilekoan zehar egingo da, gaur hasiko da eta azaroaren 9ra arte aurkeztu ahalko dira taldeak. EAEko eta Nafarroako ikastetxeek lehiaketaren web orriaren bidez eman beharko dute taldeen izena.

Talde bakoitzak bideo-errezeta bat grabatuko du, eta bertan honako informazio hau jaso beharko da: errezetaren jatorria, zergatik aukeratu duten, errezeta egiteko eman beharreko pausoak eta erabili dituzten tresnak

YouTuben babes gehien izaten duten proposamenak hurrengo fasera igaroko dira. Fase horretan, Fase horretan, Basque Culinary Centerrek eta Ausolanek proposatutako aditu-epaimahai batek finalistak hautatuko ditu eta, azkenik, abenduaren 12an Donostian ospatuko den galan, irabazleak izendatuko dituzte.

Saria BCC Culinary Cluben tailer gastronomiko esklusibo bat izango da, irabazi duen gelako ikaskide guztientzat. Tailer hori ikasleak sukaldaritzaren unibertsora modu praktiko, dibertigarri eta hezitzailean hurbiltzeko diseinatutako esperientzia izango da.

Gastronomia, jasangarritasuna eta GJH

Ausolanek eta Basque Culinary Centerrek Garapen Jasangarrirako Helburuekin duten konpromisoaren barruan sartzen da lehiaketa, batez ere osasunari, ongizateari eta elikagaien jasangarritasunari dagokienez. “Txikitatik helarazi nahi dugu menu orekatuak diseinatzearen garrantzia, tokiko produktuekin eta ingurumena errespetatzen dutenekin”, adierazi dute antolatzaileek.

Ausolan eta Basque Culinary Center 2019an hasi ziren elkarlanean. Ordutik, hainbat proiektu garatu dituzte, kalitatezko sukaldaritza-proposamen berri osasungarriak, seguruak, jasangarriak eta zaporetsuak sortzeko, kolektibitateentzako sukaldaritza-sektorera zuzenduak.