• Hitzarmenak 1.700 ikastetxe baino gehiagori astero Kanarietako Banana AGB hornitzen jarraitzea bermatzen du, inportazioko ordezkoa beharrean
  • Bere Hezkuntza Proiektuaren barruan, Ausolanek “Aktiba zaitez Kanarietako Bananarekin” kanpaina gauzatzen du, hainbat komunitatetako 60 jantoki-zentrotako 5.000 ikasleren artean jarduera fisikoa eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.

Aurten ere, Plátano de Canariasek eta Ausolanek berritu egin dute elikadura osasungarria eta espainiar jatorriko produktuen kontsumoa eskola-inguruneetan sustatzeko konpromisoa.

Horrenbestez, 2025-2026 ikasturtean zehar, 1.700 ikastetxek baino gehiagok, astero, Kanarietako Banana AGB izango dute eguerdietako otorduan. Erantzukizun sozialeko, jasangarritasuneko eta kalitateko estandar europarrak ditu produktu horrek, eta, haren zaporeari esker, errazagoa da haurrak fruta kontsumitzera animatzea.

Mikel Olartek, Ausolaneko marketing zuzendariak, adierazi duen moduan: “jangela etxean eta ikasgelan jasotzen duten hezkuntzaren luzapena da guretzat. Honelako ekimenekin, lagundu egiten diegu txikienei fruta, haren jatorria eta elikagai bakoitzaren atzean dagoen ahalegina baloratzen.”

Bestalde, Sergio Cáceresek, ASPROCANeko gerente eta marketing zuzendariak, honako hau esan du: “guretzat, funtsezkoa da haurrek Kanarietako banana eskura izatea eguneroko bizitzako esparru guztietan, baita eskola-eremuan ere. Aliantza horri esker “helburua lortzera hurbilduko gara eta, gainera, aukera ematen digu elikadura osasungarriarekin gure konpromiso bera duten enpresekin egiteko, bai eta segurtasunari eta balioei balio erantsia ematen dieten produktuak sustatzeko” gehitu du.

Ekimen hori Kanarietako Banana Ekoizleen Erakundeen Elkartearen (ASPROCAN) inplikazioari eta banana ontzeko enpresen (Frutas Iru-Eurobanan, Mercamusa eta Hermanos Fernández López) lankidetzari esker lortu da, produktuaren helmugako logistika, egonkortasuna eta kalitatea bermatzen baitute.

Aktiba zaitez Kanarietako Bananarekin

Gainera, Ausolanen Hezkuntza Proiektuaren esparruan, Madril, Euskadi, Nafarroa eta Asturiasko 60 ikastetxe baino gehiagotako 8 eta 12 urte bitarteko ikasleek “Aktiba zaitez Kanarietako Bananarekin” kanpainan parte hartuko dute, eguerdian jarduera fisikoak eginez eskolako patioetan, ohitura osasungarriak eta fruta kontsumoa sustatuz.