Politika integrala
AUSOLAN, MONDRAGON Korporazioko kide den kooperatiba-jatorriko enpresa-taldea. Sukaldaritzan eta garbiketan konfiantzazko partnerra gara, bikaintasun teknikoa eta hurbiltasun pertsonala batzen dituena. Segurtasun-bermerik handiena eta esku onenetan egotearen lasaitasuna eskaintzeko diseinatutako binomioa.
Misioa: Gure bezeroei balioa ematen diegu, gure profesionaltasunaren, gertutasunaren eta hitza betetzearen bidez konfiantza sortuz. Balio kooperatiboetan inspiratutako proiektu sozio-enpresarial bati esker harreman iraunkorrak sortzen dituen izateko eta egiteko modu bat.
Ikuspegia: Ausolan indartsu eta konprometitua izatea da gure inspirazio-iturria, gure ondarea zaintzen duen emaitzen bitartez. Emaitza horiek etorkizun hobea bermatzen dute eta gizartearen ongizateari laguntzen diote.
Balioak:
- Arima: Arima kooperatiboa gara. Egiten dugun guztian inplikatzen gara, pertsonak axola zaizkigulako. Ausolan barruan zein bezeroekin lan egiteko, lankidetzan aritzeko eta enpatizatzeko dugun gaitasuna da gure arrakastaren gakoa.
- Hitza: Hitzekoak gara eta hitza betetzekoak. Eskaintzen dugun zerbitzua kalitatezkoa eta gertukoa da eta, horri esker, konfiantzan oinarritutako harreman iraunkorrak eraiki ditzakegu. Profesionaltasunez eta inplikazioz egiten diogu aurre egun bakoitzari, espektatibak gainditzeko gai den emaitz bat lortzeko ahaleginik handiena eginez.
- Ekintza: ebaztekoak gara, konpontzekoak eta urratsa ematekoak. Ekintzaileak gara eta irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei haien egunerokotasunean. Gure bezeroen erronkak gure egiten ditugu, malgutasunez lan eginez beraien beharretara arin egokitzeko.
Hona hemen gure jasangarritasun-ardatz estrategiko nagusiak:
- Elikagaien segurtasuna eta gure zerbitzuen kalitatea dira gure bezeroen beharrak eta aurreikuspenak betez lan egitera behartzen gaituzten funtsezko faktore estrategikoak. Elikadura seguru eta osasungarri bat bermatzen dugu elikadura-kultura sendo baten bitartez, gure balioak eskainitako zerbitzu bakoitzean, planifikatutako menu bakoitzean eta prestatutako plater bakoitzean isla daitezen, autokontrol-planetan ezarritako neurri guztiak hartuz, ezarriz eta mantenduz.
- Enpresa osasungarri gisa dugun nortasuna sendotzen dugu, gure eguneroko jardueran osasunaren eta ongizatearen babesa etengabe txertatuz, genero- eta adin-ikuspegiak integratuz, lan-giro osasungarriak sortuz, arriskuak ezabatzeko eta laneko segurtasun- eta osasun-arriskuak murrizteko konpromisoa hartuz, langileen kontsultaren eta parte-hartzearen bidez.
- Gure jarduera ingurumenaren babesarekin eta kutsaduraren prebentzioarekin bateratzen dugu, bizi-zikloaren ikuspegia duten aspektu esanguratsuak kontrolatuz, baliabide naturalen erabilera arrazionala bereziki azpimarratuz, baita hondakinen, isurien eta emisioen prebentzioa eta kudeaketa egokia ere, elikadura-soberakinak minimizatuz eta ekonomia zirkularra eta deskarbonizazioa sustatzen dituzten jarduerak gauzatuz.
- Gizarte-garapena lantzen dugu, pertsonen ongizatea eta hazkundea bultzatzeko asmo sendoarekin, barrutik kanporantz hasten den ikuspegi integratzaile batekin. Ildo horretatik, gure langileak gure jardueraren erdigunean kokatzen ditugu, inklusibitatearen eta aukera-berdintasunaren kultura bultzatuz eta sustapen eta garapen profesionalaren aldeko apustu irmoa eginez, zerbitzuaren bikaintasuna lortzeko bide gisa. Ausolan osatzen dugunon arteko lankidetza eta elkar laguntza sustatzen duen eredu batean oinarritzen da guzti hori, barne lankidetza gure indar kooperatibo handiena bihurtuz. Gauzak egiteko modu hori ez da gure erakundean gelditzen; aitzitik, bere erantzukizuna hurbileko gizarte-ingurunera zabaltzen du, inguratzen gaituen komunitatean eragin positiboa eta iraunkorra sortzeko.
- Gobernantza Korporatiboko esparru bat ezarri dugu, gure erresilientzia eta kaudimen estrategikoa indartzeko diseinatua, gobernantza kooperatiboaren ereduan oinarrituta. Kudeaketa etikoaren bidez eta araudia zorrotz betez, kooperatibarentzat eta gizartearentzat balio partekatua sortzen duen hazkunde jasangarria bultzatzen dugu, gure bideragarritasuna eta lidergoa epe luzera bermatuz.
- Erosketa jasangarriak erresilientzia operatiboaren zutabea dira, eta hornikuntza-kateko arriskuak arintzea ahalbidetzen dute, gero eta zorrotzagoa den erregulazio- eta klima-ingurune batean gure lehiakortasuna bermatuz. Konpromiso horretan, homologazio-eredu bat ezarri dugu, ingurumena errespetatzen duten jardunbideak jarraitzendituzten, lan-baldintza seguruak eta osasungarriak ematen dituzten, giza eskubideak errespetatzen dituzten, jarduten duten komunitateetan ekarpen positiboa egiten duten eta gobernantza korporatiboko jardunbide egokiak aplikatzen dituzten hurbileko hornitzaileak lehenetsiz.
- Arriskuen analisian oinarritutako Informazioaren segurtasuna kudeatzeko esparru bat ezartzen dugu, informazioa, gure aktiboak eta azpiegitura fisikoa proaktiboki babesteko, informazioaren erabilgarritasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, benetakotasuna eta trazabilitatea bermatuz, 311/2022 Errege Dekretuaren (ENS) estandarraren arabera. Konpromiso hori, rolen eta arduren definizio argian, etengabeko zaintzan, kontzientziazio-kulturan eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako segurtasun-gobernantza sendo baten bidez gauzatzen da.
Ausolanen politika orokorraren esparruan, edozein plangintzaren aurretiko oinarri gisa arriskuak eta aukerak zehaztuz, eta gizarte- eta enpresa-testuingurua kontuan hartuz, erakundearen jarduera etengabe hobetzea ahalbidetzen duten helburuak ezartzen ditugu. Zuzendaritza Nagusiari dagokio Plan Estrategikoa urteko Kudeaketa Planetan hedatzea. Plan horiek helburu kuantitatiboak eta OMFak zehazten dituzte.
Laura Rodríguez
Zuzendaritza Nagusia
Uztaila 2026