preloder

Lege oharra eta cookie politika


LEGE OHARRA

 

 

Web orri honetara sartzeak “Erabiltzaile” izaera ematen dizu; horrek esan nahi du berariaz eta erresalburik gabe onartzen dituzula  www.ausolan.com webgunean bertan sartzen zarenean argitaratuta dauden baldintza orokorrak. Horrenbestez, Erabiltzaileak erabilera baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu webgunean sartu behar den guztietan eta, kasua bada, webgune honen bitartez ematen diren zerbitzuak erabili behar baditu, baldintza hauek aldatu egin daitezke eta.

Zentzu honetan, “Erabiltzailea” izango da www.ausolan.com webgunean sartu, webgunetik nabigatu edo webgunean doan edo kostu bidez garatzen dituen zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duena.

Web gune honen titularraren nortasuna.

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu hau dela www.ausolan.com webgunearen titularra:

Sozietatearen izena: Auzo Lagun S.Coop

IFK: F-20032553

Helbidea: Uribarri etorbidea, 35 (20550), Arrasate Gipuzkoa

Telefonoa: 943 794 611

Fax: —

Posta elektronikoa: ausolan@ausolan.com

Correo electrónico: ausolan@ausolan.com

Helburua eta aplikazio eremua

Erabilera baldintza orokor hauek  www.ausolan.com webguneko sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta webguneko edukiak, hala nola testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak eta jabego intelektualaren eta industrialaren gaineko lege nazionalek eta nazioarteko tratatuek babestutako edozein sorkuntza lan  erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak ere.   

Auzo Lagun S.Coop.ek baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu zerbitzu espezifikoen erabilerarako edota kontrataziorako, kasu horietan baldintza orokor hauek modu osagarrian erabilita.

Zerbitzuetan sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak.

www.ausolan.com webgunera sartzea, berez, librea eta doakoa da. Halere, baliteke zerbitzu eta eduki batzuetarako aurretik zerbitzua edo produktua kontratatu behar izatea, eta kasu horietan horretarako bereziki sortutako baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza berezi horiek kontratazioa egin aurretik jarriko dira zure esku.

Une oro, erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuak zilegi erabili beharko ditu, baldintza orokor hauek, indarreko legeriak, moralak eta ordena publikoak ezartzen duena betez, bai eta interneten onartutako ohiko jardunbideak errespetatuz. Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetan dauden formularioen bitartez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, eta berarena bakarrik, emandako informazioan aldaketarik gertatuz gero Auzo Lagun S.Coop.i berehala jakinaraztea.

Erabiltzaileak hau egiteari uko egingo dio: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere sekuentzia sartzea, webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoa bada; baliabideak masiboki kontsumituz beste erabiltzaileei oztopatzea webgunean sartzea; webgune honetan dauden datuak atzitzea publizitatea egiteko; webgune honetan dauden edukiak kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen esku jartzea; webgune honetan dauden zerbitzuen bitartez jabego intelektuala ,sekretu industrialak, kontratu konpromisoak, ohorerako eskubidea, hirugarrenen irudiaren eta intimitate pertsonalerako eskubideak kaltetu dezakeen zerbait egin; lehia desleiala eta legez kontrako publizitatea diren ekintzak egitea.  

Baldin eta www.ausolan.com webgunean zerbitzu bat erabiltzeko edota kontratatzeko Erabiltzaileak webgunean izena eman beharko balu, erabiltzailearen ardura izango litzateke egiazko eta legezko informazioa ematea. Izena ematearen ondorioz Erabiltzaileak pasahitz bat eskuratuko balu, erabiltzaileak konpromisoa hartuko luke zerbitzu horietara sartzeko pasahitza era arduratsuan erabiltzeko eta sekretupean gordetzeko. Horren ondorioz, Erabiltzailearen ardura izango da ematen zaizkien identifikatzaileak edota pasahitzak egoki eta konfidentzialtasunez gordetzea eta konpromisoa hartuko dute identifikatzaile edota pasahitz horiek hirugarrenei ez uzteko, ez denbora baterako ez betiko, ez eta kanpoko pertsonei sarbidea emateko ere. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, halaber, bere pasahitza galdu edo era arduratsuan erabili ez eta legez kanpoko edozein hirugarrenek zerbitzuak legez kanpo erabiltzea. Erabiltzaileak pasahitzak galtzen baditu, pasahitzak lapurtzen badizkiote edo baimenik gabe norbait bere pasahitzetan sartzen bada,  Erabiltzailea arduratuko da Auzo Lagun S.Coop.i berehala jakinarazteaz, pasahitza indargabetu dezan.  Auzo Lagun S.Coopp.ek ez du inola ere erantzungo baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzengatik, Erabiltzaileak esandako jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

Jabego intelektualeko eta industrialeko eskubideak.

Erabiltzaileak onartzen du www.ausolan.com, webguneko edukiak, osorik edo zati batean, Auzo Lagun S.Coop.ek idatziz eta berariaz baimenik eman gabe erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, saltzea, eraldatzea, jendaurrean jakinaraztea eta, oro har, beste edozein eratan edo prozeduraren bitartez ustiatzea jabego intelektualeko edota industrialeko eskubideak urratzea dela..

Datu pertsonaltzat jotzen ez den eta Internet bidez www.ausolan.com webgunean  norbere borondatez sartutako informazio oro (baita edozein ohar, iradokizun, ideia eta grafiko ere) Auzo Lagun S.Coop.en jabetza esklusibo informazio bihurtuko da eta mugagabez erabili ahal izango da, erabileraren ordainean ezer ordaindu beharrik gabe, ez berari ez beste edozein pertsonari ere ez.

Erantzukizunen eta bermeen araubidea.

Auzo Lagun S.Coop.ek ez du bermatzen www.ausolan.com webgunean sartuta dauden zerbitzuen edo informazioaren legezkotasuna, fidagarritasuna, baliagarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna; horrenbestez,  ez du erantzungo erabiltzaileak webgunetik esperotako edozein baliagarritasun edo espektatiba ez jasotzearen ondorioz zuzenean edo zeharka pairatutako kalte eta galerengatik.

Auzo Lagun S.Coop.ek adierazten du ahal dituen eta teknologiak ahalbidetzen dizkion neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu dituela webguneak behar bezala funtzionatu dezan, bai eta webguneak birus eta osagai kaltegarririk  ez edukitzeko ere; halere, adierazten du, halaber, Internetaren izaera eta aurreikusi eta kontrolatu ezin diren ausazko beste faktore batzuk direla eta (hardwarea, eguraldi txarra, sabotaje eta terrorismo ekintzak eta, oro har, beharrezko zerbitzuetan, hala nola elektrizitatean eta interneten, eragina duten faktoreak), ezin dutela eskainitako informazioaren eta zerbitzuen jarraikortasunaren, pribatutasunaren eta ezaugarrien %100 bermatu, eta, beraz, Auzo Lagun S.Coop.ek ezingo du bere gain hartu: (a) www.ausolan.com webgunean jasotako edukien eta zerbitzuen jarraikortasuna eta eskuragarritasuna (b) eduki horietan akatsik ez egotea eta gerta daitekeen edozein hutsegite zuzentzea; (c) www.ausolan.com webgunean birusik edota bestelako osagai kaltegarririk ez egotea; (d) hartu diren segurtasun neurriak erasoezinak izatea; (e)  www.ausolan.com webgunearen segurtasun sistemak urratu eta horren ondorioz sortzen diren kalteak edo galerak.

Hirugarrenen aurrean, erabiltzailea izango da berak edo bere izenean www.ausolan.com webgunera bidalitako edozein komunikazioaren erantzule, bai eta webgune horretan jasotako eduki eta zerbitzuen legez kontrako erabileraren erantzule ere.

Auzo Lagun S.Coop.ek eskubidea du www.ausolan.com webgunerako sarbidea aldi baterako eta aurretik abisatu gabe eteteko, mantentze lanak, konponketak, eguneraketak edo hobekuntzak egiteko. www.ausolan.com webgunean beste web orri batzuetara sartzeko estekak egon daitezke, eta Auzo Lagun S.Coop.ek ez du bere gain hartzen esteka horien jomuga diren webguneak, izan ere, Auzo Lagun S.Coop.ek ez du inolako kontrolik webgune horien gainean, eta beste informazio iturri batzuen berri emateko baino ez dira. Beraz, Erabiltzaileak esteka horietan sartzen bada, erantzukizun esklusiboarekin sartzen da esteka horren edukian eta esteka horien erabilera baldintzetan.

Auzo Lagun S.Coop.ek ez du bere gain hartzen Erabiltzaileak bere webgunean dauden edukiei eta zerbitzuei ematen dioten erabilera . Horren ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek esandako eduki eta zerbitzuak erabilera baldintza orokorren arabera erabiliko dituztela, ez eta era arduratsuan erabiliko dituztela ere.

Iraupena eta aldaketa.

Auzo Lagun S.Coop.ek eskubidea du sarrera baldintza orokor hauek aldatzeko, osorik edo zati batean, aldaketa www.ausolan.com webgunean argitaratuta. Era berean, aurrez abisatu gabe egin ahal izango ditu egoki irizten dien aldaketak webgunean, ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitzeko eta eduki eta zerbitzu horiek agertzeko modua eta lekua aldatzeko. Horren ondorioz, Erabiltzailea www.ausolan.com webgunean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak izango dira indarrean daudenak, beraz, Erabiltzaile aldian-aldian irakurri beharko ditu erabilera baldintza horiek.

Baldintza berezietan ezarritakoa alde batera utzita, Auzo Lagun S.Coopek bukatutzat eman edo eten ahal izango du edozein unetan, aurrez abisatu beharrik gabe, orrialdeko edukietarako sarbidea, eta Erabiltzaileak ezingo du horregatik inolako kalte-ordainik eskatu.

Legeria aplikagarria eta juridikzio eskumena.

Legeria aplikagarriaren eta jurisdikzio eskumenaren gainean indarrean dagoen araudian ezarritakoaren menpe egongo dira Auzo Lagun S.Coop.en eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanak . Halere, araudiak aldeei eskumen baten menpe jartzeko aukera ematen badie, Auzo Lagun S.Coop.ek eta Erabiltzaileak Donostia-San Sebastianeko (Gipuzkoa) Auzitegi eta Epaitegien menpe jarriko dira, egokitu ahal zaien beste edozein eskumen baztertuz.

 

 

PRIBATUTASUNA

 

Zuretzako informazio interesgarria aurkituko duzu agiri honetan, jakiteko Ausolanek nola tratatzen dituen zure datu pertsonalak eta zer eskubide dituzun Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) arabera.

1. Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak.

Ausolan enpresa-taldeak gizatalde handientzako otordu-eta garbiketa-zerbitzuak eskaini eta ekitaldiak antolatzen ditu. Arrasateko Uribarri Hiribideko 35.ean (20500 posta-kodea, Gipuzkoa, Espainia) du egoitza nagusia.

Honako bide hauek erabili ditzakezu Ausolanekin harremanetan jartzeko:

  • Aurrez aurre edo posta bidezko eskutitza bidaliz egoitza nagusira (aurretik adierazitako helbidera).

  • Posta elektronikoa erabiliz: lopd@ausolan.com

2. Zure eskubideak erabiltzea

Honako eskubide hauek erabil ditzakezu:

  1. Zure datuak ikusteko eskubidea, zein datu tratatzen diren eta zer tratamendu-eragiketa egiten diren jakiteko;

  2. Oker dauden datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea;

  3. Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, posible bada;

  4. Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, baldin eta datuen zorroztasuna, legezkotasuna edo tratamenduaren premia zalantzazkoa bada. Halakoetan, datuak gordetzen jarraitu ahal izango dugu, erreklamazioak aurkeztu eta erreklamazioen aurreko defentsa egiteko helburuz.

  5. Datu pertsonalak tratatzeari aurre egiteko eskubidea, baldin eta goian aipaturikoen artean tratatzeko lege-oinarria interes legitimoa bada. Ausolanek zure datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta nahitaezko interes legitimoa badauka edota erreklamazioak aurkezteko eta egiteko, edo erreklamazioen aurrean defendatzeko bada.

  6. Datuak eramateko eskubidea, baldin eta goian aipaturikoen artean, datuak tratatzeko lege-oinarria kontratu-harremana edo zure baimena bada.

  7. Ausolani emandako baimena ezeztatzeko eskubidea.

Eskubide horiek guztiak lopd@ausolan.com helbide elektronikoan gauza daitezke.

Beste alde batetik, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklamazioa jartzeko eskubidea duzula, zure datu pertsonalak tratatzean datuak babesteko legeria urratu dela uste baduzu.

3. Ausolanek egindako tratamenduei buruzko informazioa

Ausolanek Tratamendu Jardueren Erregistroa dauka, indarrean dagoen araudiak agintzen duen bezala, tratamenduaren arduradun eta erantzule gisa egindako tratamendu guzti-guztiak jasotzeko.

Jakinarazten dizugu Ausolani lotutako webguneetan eta plataformetan edota mahaikide izateko inprimakietan ematen dizkiguzun datuak eskaturiko zerbitzua emateko eta, beharrezkoa denean, fakturazioa egiteko tratatuko ditugula. Gure sistemetan identifikatzeko datuak bildu eta tratatzen ditugu, bakar-bakarrik. Gure produktu eta zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak ere bidali ahal izango dizkizugu, baina jasotako jakinarazpenean bertan halakoak jasotzeari uko egiteko aukera izango duzu.

Gure arteko kontratu-harremana, zerbitzu-eskaintza edo merkadotekniarako interes legitimoak dira tratamenduaren oinarri juridikoak.

Harreman komertzialak dirauen artean eta legeak agintzen dituen merkataritza- eta zerga-betebeharrak betetzeko behar diren urteetan gordeko ditugu datuak.

Datuak Espainiako Ausolan Taldeko enpresen artean partekatzen ditugu. Enpresa horien berri gehiago jakin dezakezu https://www.ausolan.com/eus/ausolan-gara/ helbidean. Hirugarrenei ez zaie daturik emango, legeak aginduta ez bada.

Edozein pertsonak du pribatutasun-politika honen 2. kapituluan deskribatu ditugun eskubideak erabiltzeko aukera.

4. Segurtasuna eta bermeak

Tratamendu-motaren arabera, honako interes legitimo hauetan oinarrituta tratatzen ditu Ausolanek datu pertsonalak: lotutako kontratu-harremanean, erabiltzaileak parte hartu duen kontratu-aurreko harremanean, erabiltzaile zuzenek eta kontsumitzaileek emandako berariazko baimenean eta Tratamendu Jardueren Erregistroan zehazten diren beste oinarri batzuetan.

Gure helburua: datu pertsonalak era egokian eta legez tratatzea, indarrean dauden datuen babeserako printzipioekin bat.

Interes legitimoan oinarrituta Ausolanek egiten duen datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, arduradunak kaltetuen interesak, eskubideak eta askatasunak hartzen ditu aintzat, eta elkarrekin alderatzen ditu, legeak eskatzen duen bezala, pribatutasuna kaltetuko ez dela bermatzeko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Ezarri beharreko legeak betetzeko behar den denboran soilik gordeko ditugu zure datuak. Datuak eskuratzeko erabili genituen lege-asmoetarako beharrezkoak ez badira, suntsitu egingo ditugu, datuen babeserako legeak dioenarekin bat.

5. Zure datuen transferentzia

Ez dago aurreikusita zure datu pertsonalak Espainiatik edo Europatik kanpo transferitzea zehaztutako tratamenduetarako, giza baliabideei lotutako kontuetarako izan ezik. Ausolanek filialak ditu Europan eta Txilen, baina ez die jakinarazten Espainiako pertsonen daturik.

Gerta daiteke, ordea, herri erakundeei datuak jakinaraztea, tratamendu bakoitzaren lege-betebeharrak betetzeko.

6. Konfidentzialtasuna

Webgunearen bidez edo zurekin ditugun harremanen bidez eskuratzen ditugun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugu, eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartzen dugu, ezarri beharreko legeriak agintzen duen bezala.

7. Pribatutasun-politika eguneratzea

Gerta daiteke Pribatutasun Politika hau eguneratu behar izatea; horregatik, politika hau aldian-aldian berrikusi behar da. Are gehiago, webgunean sartzen zaren bakoitzean ikustea komeni da, egoki jakiteko nolako informazioa biltzen dugun eta nola tratatzen dugun. Webgunearen oinean aurkituko duzu Pribatutasun Politika. Dena dela, pribatutasun-politika honen aldaketak zure datu pertsonalen tratamenduari eragiten badio, horren berri emango dizugu.

Pribatutasun Politika 2018ko maiatzaren 28an eguneratu zen azkenengoz.

COOKIE POLITIKA

 

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 22.2 artikulua xedatzen duena betez, webgune honek cookieak jasotzeari eta tratatzeari buruzko politikaren berri  ematen dizu atal honetan.

Zer dira cookieak?

Cookie bat da webgune jakinetako orrialdeetara sartzean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategia. Cookieei esker, web orrialde batek erabiltzailearen edo horren ekipamenduaren nabigazio ohituren gaineko informazioa gorde eta berreskuratu ditzake, besteak beste, eta jasotako informazio horren arabera eta ekipamendua erabiltzeko moduaren arabera erabiltzailea ezagutzeko erabili ahal izango du.

Zer cookie mota erabiltzen ditu webgune honek?

Web orri honek honako cookie mota hauek erabiltzen ditu:

  • Analisirako cookieak: Guk geuk tratatuta edo hirugarrenek tratatuta,  cookie horiek bisitari kopurua zenbatzen dute eta erabiltzaileek eskaintzen zaizkien zerbitzuak nola erabiltzen dituzten estatistikoki neurtzen eta aztertzen. Horretarako gure web orriko zure nabigazioa aztertzen da eskaintzen dizkiogun produktuen edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.  
  • Cookie teknikoak: erabiltzaileari uzten diote gune mugatutik nabigatzen eta webgunearen funtzio guztiak erabiltzen, hala nola, Portalan gunean kontsultatzen .

Cookieak desaktibatzea

Aukera duzu zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo kentzeko, zure ordenagailuan instalatuta duzun nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.

Web nabigatzaile gehienek aukera ematen dute zure ekipoan instalatutako cookieak baimentzeko, blokeatzeko edo kentzeko.

Ondoren web nabigatzailerik ohikoenen ezarpenetan sartu zaitezke cookieak onartzeko, instalatzeko edo desaktibatzeko:

  • Chrome: Ezarpenak -> Erakutsi aukera aurreratuak -> Pribatutasuna -> Edukiaren ezarpena. Informazio gehiagorako, Googleren euskarrian edo nabigatzailearen Laguntzan kontsultatu dezakezu.
  • Firefox: Tresnak-> Aukerak -> Pribatutasuna -> Historia -> Konfigurazio pertsonalizatua Informazio gehiagorako, Mozillaren euskarrian edo nabigatzailearen Laguntzan kontsultatu dezakezu.
  • Internet Explorer: Tresnak -> Internet aukerak -> Pribatutasuna -> Ezarpenak. Informazio gehiagorako,  Microsoften euskarrian edo nabigatzailearen Laguntzan kontsultatu dezakezu.
  • Safari: Lehentasunak -> Segurtasuna. Informazio gehiagorako,  Appleren euskarrian edo nabigatzailearen Laguntzan kontsultatu dezakezu.

Hirugarrenen cookieak

Web orri honek hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditu helburu estatistikoetarako eta webgunearen erabilerarako informazioa biltzeko.

Zehazki, Google Analyticsen zerbitzuak erabiltzen ditugu gure estatistiketarako. Cookie batzuk funtsezkoak dira gunearen funtzionamendurako.

Gure gunean hirugarrenek emandako beste funtzionaltasun batzuk daude. Edukia erraz partekatu dezakezu sare sozialetan, hala nola Facebook, Twitter , Google + eta Pinteresten, horretarako sartu ditugun botoiak erabiliz.

Cookieak ezabatzeari buruzko oharra

Gune honetako cookie guztiak ezabatu eta blokeatu ditzakezu, baina hori eginda gunearen zati batek ez du funtzionatuko edo web orriaren kalitatea txarragoa izango da.

Gure cookie politikaren gainean zalantzarik baldin baduzu, web orri honekin harremanetan jarri zaitezke harremanetarako ditugun kanalen bitartez.