preloder
y damos de comer a más de 250.000 personas cada día

Ausolan gara


ZUGANDIK OSO HURBIL GAUDE

Kapital %100 espainola duen lehen sukaldaritza enpresa 

+
0
bezero
%
0
Bezeroen Fidelizazio

Gure emaitzen

%
0
de nuestros resultados

100 proiektu solidario baino gehiagotara.

0
Hezkuntza zentroak
0
Enpresa
0
Komunitate
0
ospitale
0
Egoitza
+ España
+ Internacional

AUSOLANEN ENPRESA PROIEKTUA

GARENA

Gure misioa da:

Gure bezeroei egiten dakitena hobeto egiten laguntzea, sukaldaritza, garbiketa eta beste zerbitzu osagarri batzuen kudeaketan adituak baikara, haien eskaintza osatuz eta balioa gehituz, beraien aliatu bihurturik.

Hori balio kooperatiboetan inspiratutako proiektu sozio-enpresarial baten bitartez egitea, partaideon garapena eta parte hartzea sustatuz eta ilusioa eta konpromisoa sortuz.

Eta, enpresa gisa, gure etorkizuna bermatzeko behar diren emaitzak lortzea eta gure ingurunearen ongizatea bultzatzen laguntzea.

IZAN NAHI DUGUNA

Kolektibitateentzako soluzio berdingabeak ematen dituzten profesional talde konprometitu eta gertukoez hitz egiten badute, eta profesional horiek emaitza bikainak lortzen badituzte, Ausolanez ari diren seinale. Ausolan Aurrera

Ausolaneko pertsonak, profesional konprometitu eta gertukoak izaki, talde lanean jardunez baliozko soluzio berdingabeak ematen dituzten zerbitzuak ematen dizkiote bezero bakoitzari, eta, beren ahaleginarekin, emaitza bikainak lortzen laguntzen dute:

bezeroen leialtasuna, pertsonen konpromisoa, errentagarritasuna eta enpresa kaudimena, eta gure ingurunearen ongizatea.

GURE BALIOAK

Zintzotasuna. Ausolanen, agindutakoa bete egiten dugu, egunero; horregatik, zintzotasunean eta gardentasunean oinarritutako harreman iraunkorrak egiten ditugu.

“Zintzotasuna konfiantzaren zimendua da”. Ausolan Aurrera

Konpromisoa. Ausolaneko pertsonak ohartzen gara gure lana ezarritako epean betetzeak daukan garrantziaz. Lan horri profesionaltasun, erantzukizun eta inplikazioz egiten diogu aurre, ahalik eta esfortzu handiena egin eta kalitatezko emaitza bat lortzeko, aurreikuspenak bete eta baita gainditzeko ere.

“Konpromisoa autoexijentziarekiko zuzenki proportzionala da” Ausolan Aurrera

Lankidetza. Ausolanen talde lanean ibiltzen gara, geure esfortzuak gidatzen eta koordinatzen ditugu denon arteko lana bultzatzeko eta helburu partekatuak lortzeko.

“Lankidetza dugu gure indarrak multiplikatzen dituen palanka ahaltsua”. J. M. Arizmendiarrieta

Ekimena. Ausolanekook uste dugu hauxe dela gure aktiborik handiena: gure jendearen ekimena, sormena eta soluzioetan pentsatuz erantzuteko gaitasuna, horretarako inoren aginduaren zain egon gabe.

“Arrakasta, neurri handi batean, ekimenak eta norberaren esfortzuak baldintzatzen dute, eta hori lana gogor eginez baino ezin da lortu”.Anna Pavlova

MONDRAGON KORPORAZIOA

Kooperatiba autonomo eta independenteek osatutako enpresa taldea, 41 herrialdetan ekoizpen filialak eta ordezkaritza korporatiboak dituena eta 150 herrialde baino gehiagotan saltzen duena.

Espainiako hamargarren enpresa taldea gara, industri sektorean, finantzarioan eta banaketan egiten dugu lan eta, horretaz gain, ezagutzaren eta heziketaren alorrean proiektuak garatzen ditugu.

Hitz batean, 50 urte baino gehiagoko historia duen kooperatiba taldea, lankidetzaren munduko erreferente bihurtu dena.

KALITATE BERME GUZTIEKIN